14:30etan, Kultur etxean 2013-05-23

'Arabako bertso-eskolek 11 opari' emanaldia gaur Kanpezun

“Arabako Bertso-eskolek 11 opari” egitasmoa martxan da eta gaur emanaldia izango da Kanpezun, 14:30etan kultur etxean. Bertso-eskolen ekimena da eta 'Bertso-eskolak herriari egiten dion opari' gisa planteatzen dute ekitaldia.
“Arabako Bertso-eskolek 11 opari” egitasmoa martxan da eta gaur emanaldia izango da Kanpezun, 14:30etan kultur etxean. Bertso-eskolen ekimena da eta  'Bertso-eskolak herriari egiten dion opari' gisa planteatzen dute ekitaldia. Gaur Kanpezun bezala, maiatza eta ekaina artean hainbat herritan egiten ari dira ekitaldiak.

Bertso-eskolek funtzio ezberdinak betetzen dituzte eta horietako bat da ekitaldiak antolatzea. Herriko edo eskualdeko kultura eta euskara-dinamizatzaile bat da bertso-eskola, kultura eta euskararen su bat da. Ekimenaren bultzatzaileen esanetan, "Bertso-eskola opari bat da, eman egiten du, oparitu egiten du etengabe. Bertsoak egin, kantatu, gozatu, euskararekin ondo pasatu eta ekintzak antolatzen ditu".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari