Villabonan, 17:30etan, frontoian 2013-09-25

Zubeldia, Paia, Alaia Martin, Jon Martin, Elustondo eta Barroso Txapelketa Nagusiko lehen saioan

Zubeldia, Paia, Alaia Martin, Jon Martin, Elustondo eta Barroso Txapelketa Nagusiko lehen saioan
Eta iritsi da Txapelketa Nagusia. Igande honean jokatuko da kanporaketako lehenbiziko saioa. Nerea Elustondo, Fredi Paia, Alaia Martin, Odei Barroso, Jon Martin eta Iker Zubeldia arituko dira oholtzan. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du kanporaketa. Sarrerak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eu gunenan.
Bertsolari Txapelketa Nagusiak Villabonan ekingo dio igande honean jokatuko da kanporaketako lehenbiziko saioa. Oholtzan, Nerea Elustondo (Legazpi), Fredi Paia (Algorta), Alaia Martin (Oiartzun), Odei Barroso (Urruña), Jon Martin (Oiartzun) eta Iker Zubeldia (Zegama).

15 bertso puntuagarri
Lehenengo fase honetan bertsolariek 15 bertso puntuagarri botako dituzte, hasiera eta bukaerako agurrez gain. Honako hauek izango dira ariketak:
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurreko lehen itzulirako.

Sarrera eskuratzeko hemen

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu