Markina-Xemeinen 2013-10-02

Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean

Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatzeaz gain, egun osoko egitaraua izango da. Tartean bazkaria, Andrabanda Feministaren emanaldia, zenbait bertso-eskolaren emanaldiak eta "Bi bala" eta "Fan & Go"-ren saioak izango dira.
 Larunbat honetan Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa jokatuko da Markina-Xemeinen. Horrez gain, Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ere ospatuko da herrian, egun osoko egitarauarekin. Gaur egun Euskal Herriko 125 herritan daude bertso-eskolak eta 1 700 lagun elkartzen dira horietan. Bertso Eskolen Egunaren helburua horien arteko harremanak estutzea da. Urtero bertso-eskola bati egokitzen zaio ospakizuna antolatzea eta aurtengoan Markina-Xemeingo bertso-eskola ariko da antolaketa lanetan.

 Bertso-eskolen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

 Egun osoko egitaraua


 Egun osoan zehar izango da zerekin gozatua. Hasteko, eguerdiko 13:30ean elkartuko dira bertso-eskolak Uhagonen. Ondoren, 14etan, bazkaria egingo da gaztetxean, Mungiako bertso-eskolaren emanaldiak girotuta. Behin bazkaria bukatutakoan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa izango da 17:30etan. Bertan kantatuko dute Agin Laburuk, Arkaitz Estiballesek, Beñat Ugartetxeak, Eneko Fernandezek, Jone Uriak eta Onintza Enbeitak. Behin saioa bukatutakoan, poteoa egingo dute Andrabanda Feministarekin eta herriko bertso-eskolakoen esketxekin. Azkenik, berriz ere gaztetxera itzuliko da jaia. Gaueko 23etan "Bi Bala" taldeak emanaldia eskainiko du. Ondoren, "Fan & Go"-ren erromeriak borobilduko du ospakizuna.

 Nahi izanez gero oraindik ere lortu daitezke bazkaritarako sarrerak 10 eurotan www.bertsosarrerak.eu webgunean. Gaur da sarrerak hartzeko azken eguna. Horrez gain, lotarako leku eskaria ere egin daiteke bertsoeskolak@gmail.com helbidera idatzita.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu