Lain musika-taldea 2013-10-02

Bertsolarien tinkotasuna

Bertsolarien tinkotasuna
Villabonako Lain musika-taldeko kideek kontatu digute nola bizi izan zuten euren herrian jokatu zen lehen kanporaketa.
Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu Bertsozale Elkartekoei saio honetarako gonbitea luzatzeagatik. Igandeko saioaz gozatzeko aukera izan genuen taldeko hiru partaidek eta hirurok oso gustura eta pozik irten ginen bertatik. Kiroldegian sekulako beroa egiten zuen baina, oholtza gainean zeuden sei bertsolariek giroa freskoagoa eta eramangarriagoa izan zedin lortu zuten.

Saioa aurrera zihoan heinean, galdera bakar bat zetorkigun burura hiruroi: Nola lortzen zuten ia mila pertsonen isiltasun eta aditasunaren aurrean, tinko mantentzea? Benetako ausardia behar da oholtza gainean, ehunka pertsonen aurrean, mikrofono baten konpainian soilik, bertsorako gaia, doinua, errima, neurria ... segundo gutxitan prest izatea.

Villabonan eta hurrengo kanporaketetan ere, bertsolari bakar batek izango du finalaurrekorako zuzeneko pasea lortzeko aukera, baina guztiek merezi dute txapela egindako lanagatik eta duten adoreagatik.

Lain taldea

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia