Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-11-27

Maule-Lextarreko finalaurrekoak erabakiko du finalaren osaketa

Maule-Lextarreko finalaurrekoak erabakiko du finalaren osaketa
Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Jone Uria, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira kantuan larunbatean, 17:30ean hasita, Ororena ezker paretan.
 Sei bertsolari hauek kantatuko dute larunbatean Maule-Lextarreko finalaurrekoan: Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Jone Uria, Sustrai Colina eta Unai Agirre.

Finalaurrekoetako bigarren itzulian honako lana egin beharko dute bertsolariek:

•    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko handian.
•    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
•    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
•    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
•    Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

 Saioa 17:30ean hasiko da Ororena ezker paretan eta ateak 16etan zabalduko dira. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean, Maule-Lextarren Xiberoko Botza irratiaren egoitzan eta Baionan Elkar megadendan daude salgai.

 Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioa amaituta finalaurrekoetako puntuaziorik onenak dituzten zazpi bertsolariek abenduaren 15ean kantatuko dute, Maialen Lujanbiorekin batera.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu