Xalto Sariketa 2013-11-27

Mikel Lasartek jantzi du txapela

Mikel Lasartek jantzi du txapela
Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Xabier Maia, Oier Amiano eta Amaia Elizagoien. 50 lagun bildu ziren Goizuetan saioa jarraitzeko.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Xalto bertso sariketako 12. edizioa. Denera 50 lagun elkartu ziren Goizuetako Umore Ona elkartean. Azkenean, Mikel Lasarte barañaindarrak jantzi zuen txapela. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Mikel Lasartek      294,5 puntu
 2.- Iker Gorosterrazuk  287,5 puntu
 3.- Iban Garrok         281 puntu
 4.- Xabier Maiak        273,5 puntu
 5.- Oier Amianok        266 puntu
 6.- Amaia Elizagoienek  242 puntu

 Maider Ansa aritu zen gai-jartzaile lanetan eta herriko eragileek ere izan zuten beren partehartzea, bertsolariek gaitzat hartu beharrko objektuak aukeratu baitzituzten Ikastetxeak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak, Goizuetako gazteek eta Umore Ona Elkarteak.

 Xalto sariketa bi urtetik behin antolatzen du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Nafarroako bertsolari gazte zein hasiberriei jendaurrean kantatzeko aukera emateko. Laguntzaile moduan aritzen dira Eusko Jaurlaritzaren Kultura saila, Goizuetako Umore Ona elkartea, Goizuetako Udala, Leitzako gaztetxea eta Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu