Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-12-15

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala zuzenean Bertsoa.com-en

Bertsoa.com-ek zuzen-zuzenean emango du gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, Barakaldoko BEC-etik, ETB-rekin elkarlanean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi arituko dira oholtzan kantari. Irabazleari Juanito Dorronsorok jantziko dio txapela. Goiz eta arratsaldeko saioak ez ezik, txapela jantzi ondorengo prentsaurrekoa ere zuzenean emango du Bertsoa.com-ek.
Bertsoa.com-ek zuzen-zuzenean emango du gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, ETB-rekin elkarlanean. Barakaldoko BEC-etik. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi arituko dira oholtzan kantari. Irabazleari Juanito Dorronsorok jantziko dio txapela. Goiz eta arratsaldeko saioak ez ezik, txapela jantzi ondorengo prentsaurrekoa ere zuzenean emango du Bertsoa.com-ek.

Bertsolariek egin beharreko lana

Goizean
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldean
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoa
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Kartzelako lana:
Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldeko zortziak eta laurden aldera jakingo da txapeldunaren izena.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu