Bizkaia, Iparraldea, Nafarroa eta Arabako finalak izango dira 2009-06-04

Eskolarteko finalak jokatuko dira asteburu honetan

Bihar izango dira Bizkaikoa eta Iparraldeko haurrena. Larunbatean, berriz, Arabakoa, Iparraldeko gazteena eta Nafarroako txikiena jokatuko dira.
 Asteburu honetan Eskolarteko finalak jokatuko dira Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean.

 Bihar bi final izango dira. Alde batetik, Bizkaiko Eskolarteko finala jokatuko da. Bilboko Indautxuko El Carmen aretoan izango da saioa, goizeko 11tan.

 Iparraldeko Bertsulari Gazteen xapelgoa ere bihar izango da, haurren mailan. Hazparneko Mendeala salan izango da saioa goizeko 10:30etan, eta honako talde hauek ariko dira:

 Garazi A
 Xalbador A
 Xalbador C
 Donibane Lohizune

 Etzi, berriz, beste hiru final jokatuko dira. Arabako finala goizeko 10:30etan hasiko da, Gasteizko Armentia ikastolan. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Txikien mailan
  Bingen Sainz
  Jon Unai Axpe
  Unai Gondra
  Maddalen Arrausi
  Ane Olano
  Beñat Olano
  Peru Abarrategi
  Antton Karretero

 Gazteen mailan
  Ander Solozabal
  Estitxu Saratxo
  Elyem Chej
  Xabi Igoa
  Maria Izaga
  Ainhoa Comas

 Idoia Beitia izango da gai-jartzailea.

 Itsasun, berriz, Iparraldeko finala jokatuko da, gazteen mailan. Sanoki Salan izango da saioa, 17etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Mattin Luku
 Bixente Luku
 Bixente Hirigarai
 Gillen Negueloua
 Maddi Ane Txoperena
 Maiana Irigoien
 Txomin Elosegi
 Xemun Cazaubon

 Azkenik, larunbatean bertan izango da Nafarroako Eskolarteko finala ere, txikien mailan. Larraintzargo eskolan izango da saioa, goizeko 10:30etan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri