Debako gaztetxean, gaueko 22etatik aurrera izango da 2009-06-05

Plazatik Gaztetxera sariketako azkeneko kanporaketa jokatuko da gaur

Ekhi Erremundegi, Mikel Artola, Beñat Iguaran, Maddi Gallastegi, Xabat Galletebeitia eta Enaitz Alustizak kantatuko dute. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Oraingoz, bi finalista daude sailkatuta: Hodei Iruretagoiena eta Ander Elortegi. Finala datorren ostiralean jokatuko da, Mutrikuko Gaztetxean.
 Plazatik Gaztetxera sariketako azkeneko kanporaketa jokatuko da gaur, Debako Gaztetxean. Afaria iluntzeko 20:30etan hasiko da. Saioa, berriz, gaueko 22etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute gaur:

 Ekhi Erremundegi
 Mikel Artola
 Beñat Iguaran
 Maddi Gallastegi
 Xabat Galletebeitia
 Enaitz Alustiza

 Behin saioaren lehenengo zatia bukatuta, bi bertsolari aukeratuko dituzte buruz burukoa jokatzeko. Bata epaimahaiak aukeratuko du eta bestea, berriz, publikoak. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Honela dago sailkapena, oraingoz:

 Hodei Iruretagoiena  (Soraluzen irabazle)
 Ander Elortegi       (Elgoibarren irabazle)
 Unai Gaztelumendi    194,5 puntu
 Egoitz Alkorta       193,5 puntu
 Eneritz Artetxe      186,5 puntu
 Maialen Velarde      185,5 puntu

 Finala EKAINAREN 12an izango da, OSTIRALEZ, Mutrikuko Gaztetxean.

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena