Bizkaian eta Iparraldean 2009-06-05

Eskolarteko Txapelketako finalak jokatuko dira gaur

Bizkaiko finala Bilboko Indautxuko El Carmen aretoan izango da izango da, goizeko 11tan. Iparraldean, berriz, Bertsulari Ttiki Eguna ospatuko da. 500 haur bilduko dira Hazparneko Mendeala aretoan. Tartean, Iparraldeko Eskolarteko Txapelketaren finala jokatuko da gaztetxoen mailan. Idatzizko sariak banatuko dira ondoren, eta, bazkalostean, "Galtzagorriei to, Iñaxito!" izango da ikusgai.
 Aste honetan jokatuko dira Eskolarteko Txapelketako probintzietako finalak. Gaurkoan Bizkaian eta Iparraldean izango dira saioak.

 Bizkaian gazte eta gaztetxoen finalak izango dira gaur. Bilboko Indautxu auzoko El Carmen aretoan hasiko da saioa, goizeko 11tan.

 Iparraldean, berriz, Bertsulari Ttiki Eguna ospatuko da Hazparneko Mendeala Salan. Seaskako 3., 4. eta 5. mailetako 500 haur inguru bertaratuko dira. Honako hau da egitaraua:

 10:30etan Iparraldeko Bertsulari Gazteen finala (14 urte artekoetan). Honako talde hauek sailkatu dira finalera:
       Garazi A
       Xalbador A
       Xalbador C
       Donibane Lohizune
 12etan Bertsu idatzien lehiaketaren sari banaketa
 12:30etan bazkaria
 13:30etan "Galtzagorriei to! Iñaxito"

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu