"Ez da kasualitatea" izeneko saioaren kronika dakar Garialeak 2009-06-29

"Generoen saioa: Mutrikuko kronika"

Joan zen ekainaren 19an izan zen saioa. Maddalen Arzallus, Unai Muñoa, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Estitxu Eizagirrek kantatu zuten.
 "Ez da kasualitatea" izeneko saioaren kronika egin du Estitxu Eizagirrek, eta Garialea blogean dago ikusgai. Joan zen ekainaren 19an izan zen saioa Mutrikun, eta honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Maddalen Arzallus
 Unai Muñoa
 Uxue Alberdi
 Ainhoa Agirreazaldegi
 Estitxu Eizagirre

 Ixiar Eizagirre eta Egoitz Aizpuru aritu ziren gai-jartzaile lanetan, eta generoaren inguruan aritu ziren kantuan: "Jaiotzen garenetik daramagu motxila bat. Motxila atzean eramaten da, ez da ikusten. Ez dugu geuk bete: gurasoek, eskolak, gizarteak... bete digu, eta pixatu egiten du. Gaur, motxila erantzi, eta barruan dagoena ateratzen saiatuko gara." Halaxe aurkeztu zuten saioa, eta hori irudikatzeko motxila banarekin atera ziren bi aurkezleak. Saioa, orokorrean, umoretsua izan omen zen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza