Frontoian izango da saioa 2009-08-16

Amuriza, Ibarra, Alberdi eta Agirrek Ondarroan kantatuko dute gaur

Mutrikuko sokatira taldeak antolatu du emanaldia eta 17:30etan hasiko da.
 Bertso-saioa izango da gaur Ondarroako frontoian, arratsaldeko 17:30etan. Mutrikuko sokatira taldeak antolatu du saioa eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Miren Amuriza
 Iratxe Ibarra
 Uxue Alberdi
 Amaia Agirre