Santiago plazan 13etan hasiko da 2009-08-23

Bilbon gaur izango da azkeneko jaialdia

Sustrai Colina, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzek kantatuko dute.
 Bilboko Aste Nagusian bertso-saio bat izan da egunero. Gaur ere bertsolariak ariko dira Santiago plazan, eguerdiko 13etatik aurrera. Saio hau izango da aurtengo Aste Nagusiko azkenekoa. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Sustrai Colina
 Igor Elortza
 Maialen Lujanbio
 Aitor Mendiluze