Berak irabazi zuen atzo jokatu zen kanporaketa 2009-08-28

Uxue Alberdi Lizardi sariko finalean izango da

Uxueren atzetik hauek gelditu ziren, hurrenez hurren: Unai Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal, Maddalen Arzallus, Julio Soto, Hodei Iruretagoiena, Oihana Bartra eta Maialen Velarde. Guztira 20 bat entzule izan ziren saioan.
 Lizardi sariko lehendabiziko kanporaketa jokatu zen atzo, Zarauzko Kurpil elkartean. 20 entzule inguru bertaratu ziren saioa jarraitzera. Nahikari Gabilondo aritu zen gaiak jartzen. Honela gelditu zen sailkapena:

 Uxue Alberdi         (210,5 puntu)
 Unai Gaztelumendi    (209 puntu)
 Arkaitz Oiartzabal   (208 puntu)   
 Maddalen Arzallus    (204 puntu)
 Julio Soto           (193,5 puntu)
 Hodei Iruretagoiena  (189 puntu)
 Oihana Bartra        (186 puntu)
 Maialen Velarde      (181,5 puntu)

 Ondorioz, Uxue Alberdik finalean kantatuko du. Azkeneko saio hau Zarauzko Zinema pilotalekuan izango da, arratsaldeko 22tan.

 Gaur jokatuko da bigarren kanporaketa. Zarauzko Kurpil elkartean bertan izango da saioa, iluntzeko 20etatik aurrera. Lehendabizi afaria izango da eta gero kantatuko dute bertsolariek. Honako hauek ariko dira gaur:

 Iñaki Viñaspre
 Oihana Iguaran
 Beñat Iguaran
 Aitor Urbieta
 Jokin Labayen
 Miren Amuriza
 Agin Rezola
 Itxaso Paia

 Gaiak jartzen, berriz, Egoitz Aizpuru ariko da gaur.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu