Sormenaren transmisioari eskainiko zaio gaurko eguna 2009-08-28

EHUko ikastaroko bigarren jardunaldia izango da gaur

Jaime Altuna, Karlos Aizpurua eta Jose Miguel Castro izango dira hizlari goizean. Arratsaldean, berriz, mahaingurua izango da.
 Aurten ere, EHUrekin elkarlanean, udarako ikastaro bat antolatu du Euskal Herriko Bertsozale elkarteak. Atzo hasi zen ikastaroa, eta gaurkoa izango da bigarren jardunaldia. Gaur sormenaren transmisioaren inguruan hausnartuko dute. Honako hau da egitaraua:

  9:15etan "Haurren sormena garatzeko jokoak"
           Jaime Altuna, Urtxintxa Aisialdi eskolako kidea
  10:30etan etenaldia
  10:45etan "Sormenaren transmisioa"
            Karlos Aizpurua, Bertsozale Elkarteko transmisio saila
  12:00etan etenaldia
  12:15etan "Sorkuntza hezkuntzan"
            Jose Miguel Castro, sorkuntza artistikoan aditua
  13:30etan laburpen saioa/bibliografiari buruzko saioa
  16:30etan Mahaingurua: "Sortzaileak sortuz"
            Jaime Altuna, Karlos Aizpurua eta Jose Miguel Castro

 Bihar izango da azkeneko eguna, eta sormenaren hamar urratsak azalduko ditu Maialen Lujanbiok goizeko lehenengo hitzaldian. Ondoren, Ander Lipusekin batera tailerra izango da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu