Santiago kalean izango da saioa gaueko 21etan 2009-08-29

Sarriegi, Peñagarikano, Lujanbio eta Maia Hondarribian ariko dira gaur

Gai-jartzaile lanetan Egoitz Aizpuru ariko da. Urtero egiten den saioa da.
 Urtero bezala, aurten ere bertso-saioa izango da Hondarribian. Iluntzeko 21etan hasiko da emanaldia, Santiago kalean. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Aitor Sarriegi
 Anjel Mari Peñagarikano
 Maialen Lujanbio
 Jon Maia

 Gaiak Egoitz Aizpuruk jarriko ditu.