Lankuren eskutik 2022-09-22

Bertsolaritza oinarrian duten emanaldi bereziek ekin diote uda osteko ibiliari. eRRe, AMAraun eta Urpekariak dira gehien dabiltzanak, eta hirurek izango dute hitzordua ostiralean.
eRRe, aldarri bat bertsoz Lazkaon izango da bihar, Areria antzokian, 20:30etan: Aner Peritz, Haizea Arana, Oihana Arana eta Leire Vargas, Euskaraldiak antolatuta.
Bertsoa, dantza eta antzerkia biltzen dituen AMAraun Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren lana Seguran da bihar, 19:00etan, Baratze pilotalekuan. Segurako Udalak antolatua da.
Azkenik, Eneko Arrate Sololuze eta Aissa Intxaustiren Urpekariak lana Mendigorria izango da ostiral honetan, Izarbeibarko Mankomunitateak antolatuta. 17:30etan plazan.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza