Uxue Alberdi gelditu da bigarren 2009-09-05

Agin Rezolak irabazi du Lizardi saria

Zarauzko Zinema pilotalekua bete egin da saioa entzuteko. Bi horien atzetik gelditu dira Aitor Urbieta, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi eta Arkaitz Oiartzabal. Bertso onenaren saria ere Agin Rezolak lortu du.
 Atzo jokatu zen Lizardi sariko finala Zarauzko Zinema frontoian. Aretoa bete egin zen saioa jarraitzeko. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Aitor Urbieta
 Miren Amuriza
 Unai Gaztelumendi
 Agin Rezola
 Uxue Alberdi
 Arkaitz Oiartzabal

 Saroi Jauregik jarri zituen gaiak. Epaile lanetan, berriz, honako hauek aritu ziren: Zigor Leunda, Urtzi Bastarrika eta Aitzol Astigarraga. Beraien puntuazioak batuta, Agin Rezolak jantzi zuen txapela, Uxue Alberdiren aurretik geldituta. Bertso onenaren saria ere Aginek lortu zuen.

 Bertsolariek honako ariketa hauek egin behar izan zituzten:

 -Binaka zortziko handian hiruna bertso
 -Binaka zortziko txikian hiruna bertso
 -Bi punturi erantzun
 -Binaka hamarreko txikian hiruna bertso
 -Kartzelako lana: gai bati hiru bertso bakarka

 Kartzelan honako gai hau izan zuten: "Esku artean daukazu. Jada ez dago atzera bueltarik". Bertsolari guztiek bide ezberdina hartu zuten gaiari heltzeko.

 Bestalde, saioaren ondoren Basarri bertsopaper lehiaketako sariak banatu ziren. Txapela Iñigo Legorbururentzat izan zen. Aitor Albistur gelditu zen bigarren.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza