Gaur deklaratu dute Auzitegi Nazionalean 2009-09-08

Jon Maia eta Arkaitz Estiballes libre utzi dituzte

Gaztesarearen auziarekin lotzen dituzte biak eta "erakunde armatuarekin kolaboratzea" leporatzen diete. Oraindik ere inputatuta jarraitzen dute.
 Jon Maia eta Arkaitz Estiballes bertsolariak Madrilen izan dira gaur, Auzitegi Nazionalean deklaratzen. Gaztesarearen aurkako auziaren barruan inputatu dituzte, "erakunde armatuarekin kolaboratzea" leporatuta. Goizean deklaratu dute Andreu epailearen aurrean eta libre gelditu dira, baina inputatuta jarraitzen dute oraindik.

 Beraiekin batera, kulturgintzako eta gazte mugimenduetako beste pertsonaia ezagun batzuk igaro dira Auzitegi nazionaletik. Atzo Gorka Urbizu, Haritz Garrido eta Mikel Zenigaonandiak deklaratu zuten. Gaur, berriz, Miren Zabaleta, Aitziber Martinez de Lagos, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes izan dira Madrilen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu