Irailaren 24an eta 25ean izango da 2009-09-24

Kazetariei zuzenduta dago

Villabonako Mintzola etxean izango dira saioak, goizeko 10etatik 13:30etara. Gaur Karlos Aizpurua ariko da hizlari moduan, eta biharkoa Arkaitz Goikoetxeak egingo du.
 Urrian hasiko da Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia. Ohiko bertsozaleez gain orain arte bertsolaritzatik urrun xamar ibili den jende ugari erakarriko du seguru asko. Eta kazetariak izango dira guzti hauei informazioa helaraziko dietenak. Hori dela eta, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak "bertsolaritza eta kazetaritza" mintegia antolatu du.Gaur eta bihar izango dira eskolak, Villabonako Mintzola Etxean. Klaseak goizeko 10etatik eguerdiko 13:30 bitartean izango dira, eta Karlos Aizpurua eta Arkaitz Goiokoetxea izango dira irakasle.

 Mintegia bi egunetan banatu da, eta egun bakoitzean alor bat landuko da. Gaurko eguna teorikoa izango da, eta bi gai landuko dira. Alde batetik, gaur egun bat-bateko bertsoa zer den ulertzen ahaleginduko dira, eta hori nola islatzen den epai irizpideetan. Bestetik, kazetariari bertsolarien lanaren inguruko azalpenak emango zaizkio, beraien lekuan jartzen ikas dezan. Karlos Aizpurua da azalpena ematekoa.

 Biharko eguna praktikoagoa izango da, eta bi zati izango ditu honek ere. Lehendabizi bat-bateko bertsoak transkribatzeko jarraibideak emango dira. Ondoren, hautatutako saio batzuk komentatuko dituzte guztien artean. Hemen Arkaitz Goikoetxea ariko da hizlari lanetan.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu