Trinitatetik Kontituzio plazara aldatuta 2009-09-09

500 entzuletik gora bildu zituen Euskal Jaietako saioak Donostian

Sebastian Lizaso, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Igor Elorza, Maddalen Arzallus eta Jon Maia aritu ziren, Jon Zalduaren esanera. Saioa hasi aurretik dozenaka turista atzerritar hurbildu ziren oholtza aurrera, zer ekitaldi zen galdezka.

Aspaldiko urteetan uda bukaerako zita garrantztitsua da Donostiako jaialdia, Donostia Bertsotan ekimenak antolatua, eta aurten ere ekitaldi jendetsua izan da. Sebastian Lizaso, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus eta Jon Maia aritu ziren, Jon Zaldua gaijartzailearen esanera. Ordu ta erdi inguruko lana egin zuten protagonistek eta entzuleak gogotik txalotu zituen bertsoak.  Euskal jaien barruko ekitaldia izan zen, gau eta terraza giro ederrean ospatu zena, Konstituzio plazan. Jon Zalduak planteatutako gai eta egoera desberdinei erantzun zieten bertsolariek. Colina eta Maddalen Arzallus Reala-Athletik arteko lehian aritu ziren; Jon Maiak hil ondorenean bere zer geldituko den kantatu zuen bakarka, Colina H1N1 A gripearen birusaren lanean aritu zen atzekoak noiz gaxotuko, Beñat Gaztelumendi añorgarrak donostiarteko saiakerak egin zituen Urrezko Danborraren bila,  Elorzak eta Maiak oso saio polita egin zuten bikote papelean, eta Lizasokpuntu-erantzunetan fin ibili zen. Horietako batzuk hemen dituzue, saioaren laburpenean.
Euskal Jaietako bertso ekitaldia Trinitate plazan egin izan da urtetan. Plaza bildua eta publikoaren pasaeratik kanpo gelditzen dena da, giro berezia sortzeko bide ematen duena. Udalaren erabakiz, ordea, azken hiru urteetan saioa Konstituzio plazan egiten da.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran