Curriculuma urriaren 2rako bidali behar da 2009-09-15

Mintzola Fundazioa administratzaile bila dabil

Fundazioaren zuzendariari lagundu beharko dio honako arloetan: idazkaritza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioan. Beharrezkoa da gradu titulua edukitzea eta euskaraz eta gaztelaniaz maila jasoa izatea.
 Iaz sortu zen Mintzola Fundazioa. Villabonako Subijana etxean dago kokatua, eta administratzaile bila dabiltza orain. Bere lana zuzendariari laguntzea izango da honako arlo hauetan: idazkaritza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioan. Honako zeregin hauek izango ditu:

 -Erakunde eta pertsona fisikoekin era askotako egitasmoak bideratzea (jardunaldiak, mintegiak, ekitaldiak, ikastaroak...)
 -Fundazioan administrazio lanak egitea. Idazkaritza, etxearen antolaketa, kontabilitatea, kontratazioa eta lan arloa izango dira gehien bete beharko dituenak.
 -Komunikazio plana garatu eta bitartekoetan esku-hartzea. Beraz, bere esku leudeke web-gunea eta komunikazio orria.

 Lana eskuratu nahi duenak bi baldintza bete beharko ditu nahi eta nahi ez. Alde batetik, gradu titulua eduki beharko du. Bestetik, euskaraz eta gaztelaniaz maila jasoa izan beharko du ahoz zein idatziz.

 Hautapen prozesuan honako alor hauek baloratuko dira:

 -Kudeaketa eta administrazio esparruko ikasketak eta esperientzia
 -Harremanetarako eta talde lanerako egokitasuna
 -Euskara eta kulturgintza alorrean izandako esperientzia
 -Informazio eta komunikazio teknologiak baliatzeko trebetasuna
 -3. hizkuntza batean maila instrumentalean moldatzea, nazioarteko harremanetarako. Bereziki frantsesa eta ingelesa baloratuko dira

 Mintzola Fundazioak honako hau eskainiko dio lana lortu nahi duenari:

 -Iraupen mugagabeko lan kontratua
 -Urteko lansari negoziagarria. Hautagaiaren balioen eta esperientziaren araberakoa izango da

 Postua interesatzen zaionak Curriculum Vitae-a bidali beharko du URRIAREN 2a baino lehenago. Bertan baloratuko diren esparruen azalpen zehatza egin beharko du. Curriculuma bidaltzeko 2 aukera daude. Alde batetik, posta elektronikoz egin nahi izanez gero honako hau da helbidea: mintzola@mintzola.com. Posta arrunta nahiago izanez gero honako helbide honetara idatzi beharko da: Mintzola Fundazioa, Subijana Etxea. Kale Nagusia 70, 20150 Villabona (Gipuzkoa).

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu