Finala abenduaren 13an izango da, BECen 2009-09-16

Urriaren 3an hasiko da Txapelketa Nagusia, Zestoan.

Urriaren 3an hasiko da Txapelketa Nagusia, Zestoan.
Guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile ariko dira lanean. 36 bertsolari hasiko dira lehenengo fasetik. Bigarren fasean 7 finalistak gehituko zaizkie, eta Andoni Egañak finalean kantatuko du, zuzenean. Bertsoa.com plaza digitalak txapelketako saioak zuzenean emitituko ditu, finala barne.
 Gaur aurkeztu dute aurtengo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Aurtengo edizioan 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile ariko dira lanean. 36 bertsolari hasiko dira lehendabiziko fasean. Finalistak bigarren fasean sartuko dira lehian, eta Andoni Egañak zuzenean finalean kantatuko du.  Bertsoa.com plaza digitalak txapelketako saioak zuzenean emitituko ditu, finala barne. Zozketak eginda, honela gelditu dira saioak:

 AZKEN LAURDENAK:

 URRIAREN 3a, LARUNBATA
 Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan
  Iñaki Gurrutxaga
  Jone Uria
  Miren Artetxe
  Oihana Bartra
  Uxue Alberdi
  Hodei Barroso
  Aurkezlea: Inazio Usarralde

 URRIAREN 10a, LARUNBATA
 Leitzako Udal Kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan
  Iñigo Olaetxea
  Ainhoa Agirreazaldegi
  Iñigo Mantzisidor "Mantxi"
  Ibon Ajuria
  Xabier Sukia
  Etxahun Lekue
  Aurkezlea: Fernando Anbustegi

 URRIAREN 11a, IGANDEA
 Bilboko Arriaga Antzokian, arratsaldeko 17:30etan
  Asier Otamendi
  Amaia Agirre
  Julio Soto
  Maddalen Arzallus
  Iñaki Zelaia
  Jexux Mari Irazu
  Aurtezlea: Maite Berriozabal  

 URRIAREN 17a, LARUNBATA
 Uztaritzeko Kiroleta Pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan
  Xabi Paya
  Aitor Sarriegi
  Erika Lagoma
  Unai Muñoa
  Beñat Gaztelumendi
  Arkaitz Estiballes
  Aurkezlea: Joana Itzaina

 URRIAREN 18a, IGANDEA
 Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan
  Iratxe Ibarra
  Xabier Silveira
  Iker Zubeldia
  Unai Agirre
  Oihane Perea
  Joxe Munduate
  Aurkezlea: Saroi Jauregi
 
 URRIAREN 24a, LARUNBATA
 Laudioko La Granja Pabilioian, arratsaldeko 17:30etan
  Fredi Paia
  Iñigo Izagirre
  Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
  Onintza Enbeita
  Miren Amuriza
  Jon Martin
  Aurkezlea: Zuriñe Iarritu

 FINALAURREKOAK:


 AZAROAREN 7a, LARUNBATA

 Bergarako Udal Pilotalekuan
  Aitor Mendiluze
  Maialen Lujanbio
  Leitzako 1. sailkatua
  Uztaritzeko 1. sailkatua
  Puntuazioz 4.a
  Puntuazioz 8.a

 AZAROAREN 8a, IGANDEA
 Gasteizko Europa Pabilioian
  Unai Iturriaga
  Laudioko 1.a
  Bilboko 1.a
  Puntuazioz 1.a
  Puntuazioz 5.a
  Puntuazioz 9.a

 AZAROAREN 14a, LARUNBATA

 Tolosako Usabal Kiroldegian
  Igor Elortza
  Sustrai Colina
  Zarauzko 1.a
  Puntuazioz 2.a
  Puntuazioz 6.a
  Puntuazioz 10.a

 AZAROAREN 15a, IGANDEA

 Hendaiako Beltzenia Pilotalekuan
  Amets Arzallus
  Jon Maia
  Zestoako 1.a
  Puntuazioz 3.a
  Puntuazioz 7.a
  Puntuazioz 11.a
 
 FINALARREKOEN 2. ITZULIA:


 AZAROAREN 21a, LARUNBATA
 Gernikako Jai-Alai Pilotalekuan
  Tolosako 1.a
  Gasteizko 1.a
  Puntuazioz 5.a
  Puntuazioz 8.a
  Puntuazioz 11.a
  Puntuazioz 14.a

 AZAROAREN 22a, IGANDEA

 Iruñeako Anaitasuna Pabilioian
  Hendaiako 1.a
  Puntuazioz 1.a
  Puntuazioz 3.a
  Puntuazioz 6.a
  Puntuazioz 9.a
  Puntuazioz 12.a

 AZAROAREN 29a, IGANDEA
 Donostiako Antonio Elortza Belodromoan
  Bergarako 1.a
  Puntuazioz 2.a
  Puntuazioz 4.a
  Puntuazioz 7.a
  Puntuazioz 10.a
  Puntuazioz 13.a

 FINALA:

 ABENDUAREN 13a, IGANDEA

 Barakaldoko BEC aretoan
  Andoni Egaña eta puntuazioz beste 7 bertsolari

 Bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte fase bakoitzean:

 FINAL-LAURDENAK (15 bertso puntuagarri):
  Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
  Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
  Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso
  Kartzelako lana: Banaka, gaia emanda, hiruna bertso nahi den doinu eta neurrian

 FINALAURREKOEN LEHEN ITZULIAN (15 bertso puntuagarri):
  Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
  Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
  Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
  Kartzelako lana: Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

 FINALAURREKOEN BIGARREN ITZULIAN (15 bertso puntuagarri):
  Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko handian
  Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
  Binaka, gaia emanda, lauko handian, bakoitzak sei lauko osatu arte
  Kartzelako lana: Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

 FINALA:
  GOIZEAN (14 bertso puntuagarri)
   Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
   Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
   Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
   Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
   Kartzelako lana: Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
  ARRATSALDEAN (10 bertso puntuagarri)
   Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
   Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
   Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
  BURUZ BURUKOA (10 bertso puntuagarri)
   Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
   Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
   Kartzelako lana:
    Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian
    Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian


 Bertsolarien lanak epaitzen 10 epaile ariko dira: Zigor Leunda, Ekaitz Elorriaga, Eneko Bidegain, Jon Abril, Asier Ibaibarriaga, Bakarne Urreaga, Josu Telleria, Mirari Azula, Joseba Santxo eta Aitzol Astigarraga. Gai-jartzaile taldean, berriz, honako hauek hartuko dute parte: Lierni Altuna, Inazio Usarralde, Alaitz Rekondo, Fernando Anbustegi, Maite Berriozabal, Bernardo Mandaluniz, Saroi Jauregi, Unai Elizasu, Zuriñe Iarritu eta Joana Itzaina.

 Sarreren prezioa honakoa izango da: Final-laurdenetan, sarrera arruntak 9 euro balioko ditu, baina bazkideek 6 eurotan eta 16 urtera artekoek 4 eurotan eskuratu ahal izango dute. Bonoa, berriz, 60, 45 eta 25 eurotan salduko da, hurrenez hurren. Finalaurrekoetan, sarrera arruntak 12 eurotan salduko dira; bazkideek 9 euro ordaindu beharko dituzte eta gazteek, berriz, 4. Azkenik, finaleko sarrera arrunta 26 eurotan jarriko da salgai, baina bazkideek 18 eurotan eta gazteek 6 eurotan lortu ahal izango dute. Finaleko bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da, eta autobusarena, berriz, 12koa.

 Aurtengo txapelketaren irudia Errusiar mendia izango da. Horrekin bertsolari eta bertsozaleek saioetan eta txapelketan bizi dituzten emozioag agertzea izan da helburu. Aurtengo kantua, berriz, Zura taldeak egin du eta "Bertsoka-bertsoka" da izenburua.

 Hauek izan dira orain arteko txapeldunak:

 1935ean Iñaki Eizmendi "Basarri"
 1936an Manuel Lujanbio "Txirrita"
 1960an Iñaki Eizmendi "Basarri"
 1962an Manuel Olaizola "Uztapide"
 1965ean Manuel Olaizola "Uztapide"
 1967an Manuel Olaizola "Uztapide"
 1980an Xabier Amuriza
 1982an Xabier Amuriza
 1986an Sebastian Lizaso
 1989an Jon Lopategi
 1993an Andoni Egaña
 1997an Andoni Egaña
 2001ean Andoni Egaña
 2005ean Andoni Egaña

Txapelketako sintonia entzun

 Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Txapelketa Nagusiaren web orrian.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri