Asteburuko bertso agenda 2023-03-10

30 bertso ekitaldi inguru, Martxoak 8ak markatutako asteburuan

30 bertso ekitaldi inguru, Martxoak 8ak markatutako  asteburuan

30 bertso ekitaldi inguru dakartza asteburuak, horietako asko Martxoak 8ko uberan. Gaur bertan, besteak beste, Ez da kasualitatea Diman, Bertso klown saioa Arrasten, AMAraun Soraluzen, Tabuen kutxatik oholtzara Berastegin, Saioa Alkaiza eta Maddi Ane Txoperena Lezon... eta beste hainbat ekitaldi.

Hiru ekimen garrantzitsu ere gaur hasiko dira: Berrizen, Durangaldea Uztabarritzen Bertso zirkuituko saioak; Urretxu-Zumarrragako Martxoan Bertsoa ekimeneneko txapelketa eta baita Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ere, Legazpin.

Bihar, larunbata, Deustun Aferak ekimeneko aurtengo edizioa abiatuko da; Libertimendua Hazparnen; Altzako Bertsoaroko bertso bazkaria; Kilimaterioa Berangon eta bertso afaria Munitibarren, besteak beste.

Igandean, Arabako Kuadrilla artekoaren azken finalaurrekoa Murgian; bertso bazkaria Bidania-Goiatzen; eta Bunuzen aurtengo azken Libertimendua.

Ikusi asteburuko bertso agenda xehea hemen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza