Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-11-11

Julio Soto Nafarroako finalera Agoizko finalaurrekoa irabazita

Julio Soto Nafarroako finalera Agoizko finalaurrekoa irabazita
Gorritiarrak 543,5 puntu eskuratu ditu. Haren atzetik sailkatu dira Xabat Illarregi (529,5), Julen Zelaieta (458), Ekain Alegre (457,5), Urko Gartzia (445) eta Idoia Granizo (409,5).

Julio Soto Ezkurdia Nafarroako finalean izango da abenduaren 2an Iruñean, gaur Agoitzen txapelketako finalaurrekoa irabazita, 543,5 punturekin. 270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean. Sarrera guztiak agortu dira. Lan puntuagarriak eginda honela gelditu da sailkapena:

1. Julio Soto Ezkurdia (543,5)
2. Xabat Illarregi Marzol (529,5)
3. Julen Zelaieta Iriarte (458)
4. Ekain Alegre Gil (457,5)
5. Urko Gartzia Aleman (445)
6. Idoia Granizo Uribarrena (409,5)



Maialen Belarra aritu da gai-jartzaile lanetan; epaile, aldiz, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena aritu dira.

Behin-behineko sailkapena, azken finalaurrekoaren faltan


Julio Sotorekin batean, Saioa Alkaizak ere joan den astean eskuratu zuen finalerako txartela. Horrenbestez, finalaurreko bakarra gelditzen zaio txapelketari, hain zuzen ere heldu den igandean, azaroak 19, Lesakan jokatuko dena. Hango pilotalekuan ariko dira kantari Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi. Orduan jakingo da zeintzuk diren zortzi finalistak. Une honetan, horrela dago finalaurrekoetako sailkapena. Gogoratu finalerako sarrerak salgai daudela dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza