Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2024-01-11

Hitzetik Hortzera bi gurpilen gainean

Ion Izagirre txirrindularia elkarrizketatuko dute aste honetako programan. Elgoibarko eta Amurrioko bertso jaialdiak ere eskainiko dituzte larunbatean 21:00etan ETB1en.

Goierrira egingo dute buelta aste honetan Hitzetik Hortzerako lagunek. Ion Izagirre txirrindulariarekin elkartuko dira bere herrian, Ormaiztegin. Txirrindulari profesionala eta bertsozalea da Izagirre. Negu gorrian, 2024ko denboraldia buruan duela eta entrenamendu saioekin hasita harrapatu dute.

Etxetik datorkio txirrindularitzarekiko zaletasuna Ion Izagirreri, Gorka anaiarekin batera egin du bizikleta gaineko ibilbidea. Munduko leku desberdinetako lasterketetan parte hartu du Ion Izagirrek, baina berezienak etxekoak dira berarentzat.



Azken Frantziako Tourrari buruz ere ariko dira hizketan Ion eta Mirari. Euskal Herrian hastea berezia izan zen Izagirrerentzat eta are bereziagoa izan zen, 13. egunean etapa garaipena lortzea. Euskal txirrindularitzaren etorkizunaz eta gaur egun gazteek dituzten aukerez ere arituko dira.

Bertsozale gaztetxoak
Urte berriarekin batera atal berria ere badakar Hitzetik Hortzerak. Euskal Herriko bost bertso-eskoletako gaztetxoei bertsolaritzari buruzko galdera desberdinak egin dizkiete eta euren hausnarketak eta erantzunak ikusi ahal izango ditugu. Azkaine, Alegia, Igorre, Gasteiz eta Arantzako gaztetxoek hartu dute parte.  

Elgoibar eta Amurrio jaialdiak
Gabonen bueltan bertso jaialdi asko egin ohi dira Euskal Herrian eta urteroko hitzorduoetako bi izaten dira Elgoibarren eta Amurrion. Bi herri horietako bertsoaldiak eskainiko dituzte aste honetako programan.



Amurrion urtea hastearekin batera egiten dute Finalisten saioa. Irati Andak egin zituen gai-jartzaile lanak eta kantuan aritu ziren Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Julio Soto.

Elgoibarren Maite Berriozabalen esanetara aritu ziren Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio. Ondarrun berriz Iñaki Lersundik egin zituen gai-jartzaile lanak eta kantuan berriz Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga eta Garazi Navarro aritu ziren.

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»