Lege oharra

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.bertsoa.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
  • F.Z.: G20135299
  • Helbidea: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943 69 41 29
  • Helbide elektronikoa: datuenbabesa@bertsozale.eus
  • Euskadiko Elkarteen Erregistroan izena emanda R.C.G.00041 zenbakiarekin.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen (aurrerantzean “Bertsozale Elkartea”, “Elkartea” edo “Tratamenduaren Erantzulea”) helburua, bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea da.

 

1. Baldintza Orokorrak

www.bertsoa.eus webgunea Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

 

2. Edukien Lizentzia

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen bokazioa da bertsoa zabaldu ahal izatea. Beraz, www.bertsoa.eus-eko erredakzio taldeak sortutako edukien eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak berak antolatutako ekimenetako bertso-edukien erabilera ez-komertziala librea izango da honako lizentzia honen baitan: https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0/

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak berak antolatzen ez dituen saioen kasuetan, bertsoa elementu hauskorra, bat-batekoa eta uneari dagokiona izanik eta bertsolarien egiletzarekiko errespetuz,  edukiak kopiatu eta zabaltzeko aukera eskainiko da autoretza garbi utziz eta erabilera ez komertzial batekin, honako lizentzia honen baitan: https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/

Bestelako erabileraren bat nahi izanez gero Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen baimena beharko da.

 

3. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

 

4. Jurisdikzioa

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.