<p><a href="../../../../bertsolariak/aitor-servier">Aitor Servier</a> (Azkain, 1997) dugu aste honetako protagonista <em>Bertsolari Bertsozale</em> podkastean. Zortzi urterekin, 2005ean izan zuen lehen harremana bertsoarekin: telebista aurrean pilota ikustera eseri eta BEC-eko lehen finala egokitu zitzaion. Bertso eskolan hasi zen jarraian, euskaraz ez zekiten gurasoen proposamenez. Xalbadorren <em>Odolaren mintzoa </em>eta Jon Lopategi eta Jon Azpillagaren 70. hamarkadago bertsolari politiko hura apartatu ditu. Bere gustuko doinuak, gaiak, bertsoaldiak eta oro har bere bertsolaritza esperientzia utzi dizkigu azkaindarrak. </p>
25:55