Hide Dohino (Yokohama, 1994) dugu aste honetako parte hartzailea Bertsolari Bertsozale podkastean. Ikasketengatik Japoniatik Madrilera etorri eta euskal kulturaz interesatzen hasi ondotik, euskara ikasi eta bertsolaritzari lantzen hasi zen. Gaur egun historia irakaslea da Tokyoko unibertsitatean, baina maiz Euskal Herrira itzultzen da eta herriarekin lotura azkarra duela erakutsi digu. Entzun Hide Dohinoren podkasta.