Alaitz Rekondo Ferrero (Lesaka, 1980) Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari, gai-jartzaile eta aurkezle lesakarra dugu asteko gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Ikastolan bertsozaletu eta Lesakako bertso-eskolan jarraitu zuen bertso bidea. Estitxu Arozenak Bertso Egunean bota zuen «bertsolaritzak barrabilekin/zer ikusirik eztula» bertsoa ekarri du oroitzapenetik. Bertso saio mota desberdinen zalea dela aitortu du Rekondok. Emakumezko bertsolariak egin duten ekarria azpimarratu du lesakarrak. 2022ko Txapelketa Nagusian gai-jartzaile taldean lanean eta finalean aurkezle izandako esperientzia ere nabarmendu ditu Rekondo. Entzun bere bertsolaritza esperientzia.

Asteroko podkastak Bertsolari Bertsozale atalean dituzu eskuragarri.

13:39