<p><a href="../../../../../bertsolariak/alaitz-sarasola">Alaitz Sarasola Olano</a> (Altzaga, 1979) da aste honetako gonbidatua <em>Bertsolari Bertsozale</em> podkastean. Etxetik datorkio bertsozaletasuna eta 11 urterekin hasi zen Ordiziako bertso eskolan. Plazetan bere etapa beteta, bertsozale gisa bizi du egun bertsolaritza. Eragile ere bai. Besteak beste, <em>Zapi Janztea</em>ko antolakuntzan dabil hasieratik eta lorpentzat jotzen du garaikurra emakumezkoen sinboloekin lotu izana. Sarasolak adierazi du bertsolaritzan feminismoa denon artean eraiki behar dela. Alaitz Sarasolak bere bertsolaritza esperientziaren testigantza utzi du Bertsoa.eus sareko plazan.</p>
32:38