Saioa 2023-10-20

Bernardo Mandaluniz plaza : «Gaiak prestatu eta onak ote diren kezka etengabe hori oso gogorra da»

Bernardo Mandaluniz plaza : «Gaiak prestatu eta onak ote diren kezka etengabe hori oso gogorra da»

Bernardo Mandaluniz Plaza (Atxuri, 1951) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Mandaluniz bertsolaritzan bide luzea daraman eragileetako bat da, bereziki Euskal Herri mailako gai-jartzaile eta aurkezle lanetan eta Mungiako bertso-eskolan. 1976an aritu zen lehenengoz gai-jartzaile beharretan, Taket bertsolariaren omenaldian.

Plazan bat-batean ere probatua da Bernar. 1985an Txapelketa Nagusiaren gai-jartzaile taldera bildu eta geroztik presentzia handia izan du Mandaluzek gai-jartze eta aurkezle lanetan. Euskal Herriko finalean ere aurkezle izana da atxuriarra.

Bertsolaritzan lan asko eta ona egin den sentipena du. Bere ustez, Amurizak iraultza ekarri zuen bertsolaritzan eta haren parekoa da orain bertsolaritzan emakumezkoen presentziak dakarrena. Entzun bere bertsolaritza testigantza.

42:11