<p><a href="../../../../bertsolariak/patxi-iriart">Patxi Iriart Hiribarren</a> (Hiriburu, 1988) bertsolaria da aste honetako protagonista <a href="../../../../../bertsolari-bertsozale">Bertsolari Bertsozale podkastean</a>. Zientzia Ekonomikoak ikasi eta Laborantza Ganbaran ari da lanean eta laborantza lurren kudeaketan dihardu bereziki. Umetan bertsozaletu zen Iriart eta bertsozaletze bide «aski klasikoa» izan duela uste du: eskolan, bertso-eskolan, udalekuetan... Mizel Mateo, Gillen Iribarren, Ekhi Erremundegi eta Elorri Ameztoyren belaunaldi kidea da. Xilabako finalean zein Txapelketa Nagusian kantatua da Iriart. Bere bertsolaritza esperientziaren bidea kontatu digu Patxik.</p>
25:46