Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio, 1996) aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik bertsolaritza ikastetxeetako lantzeko proiektutik bertsozaletu zela dio eta azaldu du horren ondoren Markina-Xemeingo bertso eskolan hasi izanak mantendu duela bertsozaletuta. 2023ko Bizkaiko Txapelketa aurrekoetan baino kontzientzia gehiagorekin prestatu eta finalera iritsi zen. Plazan lasaitasuna eta konfiantza irabazi dituela dio Intxaustik. Entzun bere lekukotza.
28:05