<p>Eñaut Agirre Goia (Hernani, 1977) da <a href="../../../../bertsolari-bertsozale">Bertsolari Bertsozale podkast</a>eko lehen gonbidatua. Bertsotan bat-batean aritua eta bertso jarrien inguruan ekarpen handia egiten ari dena, doinu eta bertsoen ikerketan, hainbat bertso plazaratzen eta herriz herriko emanaldietan, Unai Agirre anaiarekin batean. Biek <em>Auskalo zeinek jarriak</em> emanaldia ondu dute. Bertso jarrien inguruko ikerketa eta lanketa horretan «egunak ez dituen orduak» pasako lituzkeela dio Zaldibian bizi den hernaniarrak. Agirrek iritzi ausartak balioan jarri ditu eta eztabaidarako foroen beharra aldarrikatu du, «itoa» ikusten baitu egoera.</p>
24:04