Saioa 2022-11-11

Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena : «Txapelketa aurreko prestaketa zalea izan naiz betidanik»

Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena : «Txapelketa aurreko prestaketa zalea izan naiz betidanik»

Kantu eta kontu artean lokartu eta iratzartzen zen umetan Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena (Beasain, 1980). Gerora jabetu zen bertso edo bertso egiturako piezak zirela gehienak. Zazpi-zortzi urterekin eman zuen bertso eskolarako pausoa. Lehengo bertsolari kuttunen artean, Xalbador, Lasarte, Joxe Agirre eta Lazkao-Txiki aipatu ditu eta Xabier Euzkitze eta Jon Sarasua bereizi, beraiekin bertsomindu zelako, 7-8 urterekin. Txapelketa zalea izan dela dio Goikoetxeak eta lanketa garaia du gogoan. Bere bertsolaritza bizipen eta esperientzia dakar podkast honetan.

14:31