<p><a href="https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/4356-amaia-kastorene-luro">Amaia Castorene Luro</a> gai-emaile baigorriarra da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Castorenek bere bertsozaletasunaren hastapenak, gustuko bertsoaldiak, gai-jartze lanaren atzean dauden gogoetak eta, oro har, bere bertsolaritza esperientziaren lekukotza utzi du Bertsoa.eus-en. Aipatzen duen puntuetako bat da gai-jartzaile lan prozesua intelektualki biziki interesgarria dela: gaien aukeraketa, plazara ekartzeko gaia den ala ez baloratzea, gaiaren formulazioa, gaiaren barruko oreka... gaia kantatuta izan aurretik egiten den gogoeta azpimarratu du.</p>
23:48