<p><a href="https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/3885-imanol-artola-felix">Imanol Artola Arretxe <em>Felix</em></a> (Amezketa, 1989) dugu aste honetako gonbidatua <a href="../../../../../bertsolari-bertsozale">Bertsolari Bertsozale podkastean</a>. Felixek batez ere gai-jartzaile munduan egin du bidea bertsolaritzan eta plazan gehien dabilenetako bat da amezketarra. Txikitatik hoskidetasunak liluratu zuen eta hor ikusten du bertsozaletasunerako hazia. Bertso eskolako bidea eginda, 2014an gai-jartzaile ikastaroa egin zuen Bertsozale Elkartearen eskutik eta hor abiatu zuen bidea.</p>
27:50