Saioa 2026-06-02

Izaro Bilbao Arostegi: «Bertsotan ere sormen kolektiboak motibatzen nau»

Izaro Bilbao Arostegi: «Bertsotan ere sormen kolektiboak motibatzen nau»
Izaro Bilbao Arostegi (Mungia, 2004) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Mungiako Taket bertso eskolan eta Hernaniko Epiforan dabil. Euskal Herriko eskolarteko txapeldun izana da eta Bizkaiko udazkeneko fasean kantatu du, besteak beste. Friki saioak eta Lokatz loreak sormen kolektiboaren Itzal(iko) bagina proiektuetako bultzatzaile da eta egun Señora Sariketako antolakuntzan dabil mungiarra. Entzun bere bertsolaritza lekukotza.