Jexux Murua Gorostidi (Altzo, 1959) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Etxetik datorkio bertsozaletasuna eta Bertsozale Elkartearen sorrera proiektuan parte hartu zuen. Geroztik Jexux Muruak bizitza osoa darama bertsolaritzaren eragiletzan, alderdi desberdinetatik. Muruaren ustez 80. hamarkadako aldaketek bertsolaritzan oreka berri bat ekarri zuten. Bere iritziz, 80. hamarkadan hasitako aldaketa haren ziklo itxiera 2009an irudikatu zuen Joxe Agirrek Maialen Lujanbiori janzteko argazkiak. Egungo garaietan ere uste du oreka berri bat etorriko dela. Entzun Jexux Muruaren lekukotza Bertsoa.eus-en.
33:53