Bertsolari bertsozale podkastak udazkeneko ibiliari ekingo dio berriz eta Joana Itzaina dugu lehen gonbidatua, Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakari ohia eta gai-jartzailea, besteak beste. Bertsolari eta bertso munduko hainbat eragile gertuagotik ezagutzeko parada gozoa emango digu atalak: nondik nora bertsozaletu ziren, bertsolaritzan egindako bidea, bizipenak eta sentipenak, bertso gogoangarriak, Txapelketa Nagusia nola biziko duten... Xan Alkhatek onduta, ostiral goizetan zabalduko ditugu Bertsoa.eus-en.
16:43