Saats Karasatorre Martinez (Etxarri-Aranatz 1992) bertsolaria dugu aste honetako gonbidatua. Maialen Lujanbio bertsotan telebistan, ama madrildarrak piztuta. Horixe du umetako lehenengo bertso oroitzapena. Bolada luze batez bertsotik urrunduta egon zen eta Bardoek bildu zuten berriro bertsora. Bere hitzetan, «urte askotan txapelketa izan da bertsotan jarraitzeko aitzakia bakarra». Halere, bertsoa oinarrian jolasa dela uste du. Entzun Saats Karasatorreren lekukotza.
28:10