<p>Armand Jaunarena Etchebehere Ortzaizeko bertsozalea da aste honetako gonbidatua <a href="../../../../bertsolari-bertsozale">Bertsolari Bertsozale podkastean</a>. Bere etxean kantua zen nagusi, ez bertsoa. Baina ume zela aitak "<em>to! atsaldean badatuk pertsolariak</em>" esan zion eta joateko gonbita egin. Han ezagutu zituen Xalbador, Mattin, Xanpun eta beste batzuk Ortzaizen. Geroztik bertsolaritza gertutik jarraitzen duen pertsona da. Entzun bere lekukotza. </p>
21:15