Saioa 2025-10-24

Maika Etxekopar : «Enetako bertsuaren jatorria Urepele da»

Maika Etxekopar : «Enetako bertsuaren jatorria Urepele da»

Maika Etxekopar (Gotaine-Irabarne, 1987) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Bertsoa presente izan du haurra zenetik etxean eta eskolan eta egun ere zenbait bertso sorta kantatzen ditu. Adierazi du bat-batekotasunak halako bertigoa eragiten diola buruan. Bertsoaren probokazio puntua, xarma eta kritika estimatzen ditu Etxekoparrek. Xalbadorren Herria eta hizkuntza sortak eragin handia izan zuen beregan eta ironiaz aipatu du beretzat bertsoa Urepelekoa dela. Gogoan du bere herrian azken Txapelketa Nagusiko saioa jokatu zenekoa beretzat handia izan baitzen. Entzun bere lekukotza. 

29:33