Saioa 2022-02-04

Nerea Ibarzabal, bertsolari bertsozale

Nerea Ibarzabal, bertsolari bertsozale

'Bertsolari, bertsozale' podcastean Nerea Ibarzabal dugu aste honetako protagonista, Markina-Xemeindarra sortzez eta egun Hernanin bizi den bertsolaria, Bizkaiko txapeldun berria. Etxetik bertso zaletu zen Nerea, batez ere amarengandik eta amaren familiakoen bertso girotik. Entzuleak gertu dituen plazak ditu gustukoen, bertsoak bere benetako zentzua hor hartzen duela iritzita. Aitor du bertsotik egin zuela berak feminismorako bidea. Pandemiak bertso plazaren aniztasuna kamustu izana ere azpimarratu du Ibarzabalek.

19:01