Oier Iurramendi Etxeberria (Hernani, 1990) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Etxetik datorkio bertsozaletasuna eta Hernaniko bertso eskolan egin du bidea. Azken urteetan Bertsozale Elkartean dabil lanean; sustapen eragile gisa aurrena eta koordinatzaile lanetan azken bi urteotan. Lanak ez dio bertsotarako afizioa eta pasioa itzali Ereñotzuko Txirrita eskolan ikasi zuen gaztetxo hari. Entzun Oier Iurramendiren lekukotza.