<p>Iñaki Beitia Unibaso <em>Arbildu</em> (1957, Laurota - Loiu) gai-jartzailea eta bertsolaritza eragilea da aste honetako gonbidatua <a href="../../../../../bertsolari-bertsozale">Bertsolari Bertsozale</a> podkastean. Laurota oso inguru bertsozalea dela azaldu du <em>Arbildu</em>k eta hor joan zen gorpuzten bere bertsozaletasuna. Auzoko jaietan abiatu zuen gai-jartzailetza bidea eta plazan jarraitzen du laurotarrak. Azaldu du saiatzen dela gaiak egunera eta tokira egokitzen eta ahalegin hori bertsolari askok eskertu egin diotela. Entzun bere lekutza osoa.</p>
25:05