Saioa 2022-10-14

Unai Iturriaga : «Txapelketa oso esperientzia sakona eta indartsua da. Ederra? Ez beti»

Unai Iturriaga : «Txapelketa oso esperientzia sakona eta indartsua da. Ederra? Ez beti»

<p>Unai Iturriaga bertsolari durangarra dugu aste honetako gonbidatua <em>Bertsolari bertsozale</em> podkastean. Durangoko Kurutzeaga Ikastolan bertsozaletu zen, Jon Lopategi eta Santi Belar <em>Begi </em>aitortzen ditu bere bertsozaletasunaren oinarritzat. Musikazale izaki, Iturriarentzat oso garrantzitsua izan zen hamairu urterekin jabetzea bere talde kuttunak, <em>Hertzainak</em> taldeak, bazuela bertso neurriko abesti bat.</p>
<p>Iturriagak bere bertsolaritza esperientziaren baitan kontatzen du txapelketakoa ere. Txapelketa Nagusian 2005ean txapeldunorde eta sei aldiz finalista izan den durangarrak txapelketa oso esperientzia sakon eta indartsu gisa definitzen du. &laquo;Ederra? Ez beti&raquo; eransten du. Aurtengoari buruz espero duena ere azaltzen du. Entzun Unai Iturriagaren testigantza.</p>
<p>&nbsp;</p>

16:01