Ez du beti horretan tematu beharrik ikusten baina ikuspegi jakin batetik kantatzea defendatzen du Arabako txapeldun berriak. Poza, presioa eta ardura sentipenak nahastuta darabilzki barruan.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urien - Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak
Bertsozale Elkarteak Lehendakaritza Taldea berritu du urteko Batzar Orokorrean, aho batez. Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Ainhoa Urien eta Xabi Igoak osatuko dute Talde berria.
Bertsozale Elkartearen eskutik 30.192 ikaslek landuko dute bertsolaritza ikasturte honetan, 513 eskolatan. Lehenengoz gainditu da 30.000 umeko langa. Bertsozale Elkarteko 55 irakasle ariko dira lanean. Bertsolaritzak 40 urtetik gora daramatza irakaskuntzan.