EHBT26 2026-11-25
Euskal Herriko zortzigarren txapelketa izateak ez du saioen biharamuna arintzen, gorputz-buruak ohiz kanpora estutzen baititu Txapelketak. “Esperientziarekin badakizu etorriko dela” esan digu irribarretsu Aitor Mendiluze Gonzalezek. Donostian hasieratik izan zituen sentsazio onak eta uste du kideen aldetik ere bertsoaldi onak entzun zirela. Ganbarakoa lauso du, “putzura salto” egin baitzuen, aurreikusita ez zuen naufragoaren doinuan hiru puntu motz burura etorri zitzaizkionean. Kideengatik poztea eta pena hartzea, aitortu digu biak tokatu zitzaizkiola Donostiako oholtza gainean eta finalera sailkatuko dela ia jakitun, finala bera motibagarria dela azpimarratu du Iturriagak Txapelketa uztean esan zuena gogoratuz: “Ziurtatzen badidazue berriz hemen finalean izango naizela, etorriko naiz”. Entzungai duzue Aitor Mendiluze Gonzalezekin izan dugun solasaldia.
EHBT26 2026-11-21
Igotz Alkorta Irastortza